01.
KOMUNIKAZIOEN LABURPENA BIDALI ETA ONARTZEA
Komunikazio bat egile batek edo gehiagok esperientzia, proposamen edo ikerketa baten inguruan egindako aurkezpen laburra da.
Proposamenaren laburpenak Kongresuko "Laburpen txantiloia"ren formatua errespetatu behar du, eta "Laburpenaren bidalketa" inprimakiaren bidez bidaliko dira abenduaren 18a baino lehen.
Proposamenaren laburpena Batzorde Antolatzaileak ebaluatuko du. Komunikazioaren laburpena onarpena edo ez onarpena egile nagusiari posta elektronikoz bidaliko zaio Urtarrilaren 15a aurretik.
GAIAK
-
ESKOLA INKLUSIBOA
Eskola inklusiboak, neska-mutil guztiek kalitatezko hezkuntza, bidezko eta ekitatibora sarbidea dutela bermatzeko, aniztasuna bere ekintzen oinarrian onartu eta balioesten du. Ikasle guztien hezkuntza-arrakasta bilatzen du, garapen pertsonal, sozial, emozional eta akademiko handiena sustatuz.
Ikasleei ikuspegi inklusiboetatik erantzuteak behar indibidualei erantzuten dieten estrategiak sustatzea eskatzen du, garapen integrala muga dezaketen oztopoak ezabatuz. Honek, hezkuntza-espazio guztien egitura, funtzionamendua eta proposamen pedagogikoen aldaketa nabarmena dakarrelarik.
Ikaskuntza Diseinu Unibertsala (IDU) hezkuntza-testuinguru arruntetan ikasle guztien parte-hartzea eta elkarrekintza ahalbidetzeko planteamenduetako bat da, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua norbanakoaren behar eta gaitasunetatik jorratzea abiapuntu duena.
Proposatutako lan ildoak:
Ikaskuntza Diseinu Unibertsala (IDU).
Curriculum-a.
Hezkuntza espazioa: eskola, ikasgela, patioa eta beste espazio batzuk.
Hezkuntza etapak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa, unibertsitatea, Helduen Etengabeko Hezkuntza -
KOMUNITATE INKLUSIBOA
Komunitate Inklusiboak gure auzo, herri eta hirietako aniztasuna (soziala, kulturala, sexuala, funtzionala...) onartu, errespetatu eta balioesten du, testuinguru inklusibo, parte-hartzaile, bidezko, erresiliente eta iraunkorrak eraikitzen hasteko oinarrizko zutabe gisa ( 2030 Agenda 2030: 1, 4. eta 11. GJH).
Komunitate Inklusiboak asmo eraldatzaile argia du, pertsona guztien irisgarritasuna, parte-hartzea eta gozamena bermatuz lurraldeko azpiegitura komunitario guztietan (zentro soziohezitzaileak, kultur etxeak, gaztetxeak, emakumeen egoitzak, adinekoen egoitzak, kafetegiak, plazak, parkeak...); halaber, giza-talde zaurgarri edo baztertuenen bizi-baldintzak hobetzera zuzendutako ahalegin zehatzak eginez.
Proposatutako lan ildoak:
Ekipamenduak, komunitate-zerbitzuak eta komunitate-proiektuak: aisia (haurtzaroa, nerabezaroa eta gazteria), kultura-artea, hiri-diseinua, zaintza komunitarioa, gizarte-zerbitzuak, kulturartekotasuna, berdintasuna, etxebizitza, ahalduntzea, inklusio soziolaborala,...
-
METODOLOGIA INKLUSIBOAK
Hezkuntza-zentroetan inklusioa ezartzeak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ikuspegi anitza eskatzen du, hezkuntza-komunitate osoan jarrera, balio eta erreferenteen aldaketan oinarritzen dena. Horrek hezkuntza sisteman aldaketa global bat suposatzen du eta, ondorioz, aplikatzen diren ikuspegi metodologikoetan.
Hezkuntzaren ikuspegi inklusibo honek hiru ardatz nagusitan oinarritzen dira:
a) Aniztasuna gertaera naturala, ukaezina eta aberasgarria da. Premiazkoa da desberdintasunaren ikuspegi problematizatzailea edo asistentziala gainditzea, estandar normatiboei erantzuten dioten logika baztertu eta jarduteko modu berri, ireki eta malguagoak txertatuz.
b) Aniztasunaren onarpen eta balioespen horrek kategoria eta etiketak ezabatzearen onura kolektiboa dakar, askotan, ikasleen zati bat bereizten, sailkatzen eta diskriminatzen jarraitzen duen hezkuntza sistemaren eraldaketa sustatuz.
c) Inklusioa integrazioa eta sarbidea bermatzea baino haratago doa, parte hartzeak zein hezkuntza-lorpenak proposamen inklusibo ororen parte izan behar direla ulertuz; horrek proposamen metodologiko isolatuetatik harago aldaketa sistemikoak suposatzen dituelarik.Proposatutako lan ildoak:
Metodologia inklusiboak: Eskolako ekintza; ekintza soziohezitzailea; Ikerketa ekintza parte-hartzailea; ikerketa inklusiboa; Ikerketa Postkualitatiboa; Ikerketaren etika; Zaintzaren etika; Samurtasunaren pedagogia; Bestetasunaren pedagogia.
-
SAREAK SORTZEA
Ikastetxeak hezkuntza-erakunde gisa dauden eta sortzen ari diren behar eta eskaera sozio-hezitzaileekiko sentibera agertu behar du.
Ikastetxeak, kultur proiektu komunitario baten sustatzaile gisa, ikastetxearen eta gizartearen arteko koordinazio proposamenak bildu behar ditu. Hortaz, eskolaren funtzioa hobetzeko funtsezkoa da komunitatearekin lankidetzarekin batera egindako sare lana. Hezkuntza-helburuak lortzeko lankidetza ahalbidetzen duten sare-dinamikak profesionalen, zerbitzuen eta erakundeen arteko elkarrekintza iraunkorrean oinarritutako harremanak espazio komun eta dibertsifikatuetan saretzen dituztenak dira.
Profesionalen prestakuntza sarean lan egiteko metodologia parte-hartzaile, inklusibo eta eraldatzaileak efizientzia eta eraginkortasun handiagoarekin aplikatzeko gakoetako bat dira.
Proposatutako lan ildoak:
Erakunde, zerbitzu, profesional eta eragileen arteko sarea edota koordinazioa (Gaixotasun arraroak dituzten norbanakoen kasua); Inklusioa sustatzen duten estilo instituzionalak.
Akonpainamendua eta bizimodu independentea.
Prestakuntza eta komunikazio prozesuak.
02.
KOMUNIKAZIOEN AURKEZPENA
-
Komunikazioak 2024ko martxoaren 14ko egunean zehar aurkeztuko dira, modu sintetikoan solasaldi dialogiko bat sortuz, kongresuan gai bakoitzaren inguruan antolatutako guneetan. Mahaia koordinatzeaz arduratzen den pertsonak dinamizatu eta sustatuko du eztabaida.
-
Ziurtagiri indibidual bat emango da aurkeztutako komunikazio bakoitzeko.
-
Kongresuko solasaldi dialogikoan bakarrik parte hartu nahi duten egileek ez dute idazlan luzea aurkeztu beharrik.
DATA GAKOEN EGUTEGIA
Abendua | Urtarrila | Otsaila | Martxoa | Apirila | Maiatza | |
---|---|---|---|---|---|---|
Komunikazioaren laburpena | Abenduak 18 aurretik | |||||
Komunikazioaren laburpenaren onarpena | Urtarrilak 15 | |||||
Idazlan osoaren bidalketa (argitaratzeko aukera izan nahi duten lanak bakarrik) | Otsailak 5 | |||||
Komunikazioen solasaldia kongresuan | Martxoak 14 | |||||
Argitaratzeko idazlan osoaren onarpena/ez onarpena | x | x |
Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea