Skip to main content

XIX NAZIOARTEKO KONGRESUA eta XXXIX UNIBERSITATE ETA HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN JARDUNALDIAK

01.
IDAZLAN LUZEEN BIDALKETA

Lana argitaratzeko aukera izan nahi duten egileek idatzizko komunikazio osoa aurkeztu beharko dute otsailaren 5a baino lehen.

Idatzizko idazlan osoak "Idazlan osoaren txantiloia"ko formatua jarraitu behar du, eta atal honen amaieran dagoen "Lan luzearen bidalketa" inprimakiaren bidez bidaliko da.

BALDINTZA OROKORRAK

  • Komunikazio batean autore bezala agertzen diren kide guztiek kongresuan izena emanda egon beharko dute, eta dagokien kuota ordaindu.

  • Idazlan luzea Kongresurako aurkeztu eta onartutako laburpenaren sakontze lana da.

  • Lanak ezarritako epeen barruan bidali behar dira.

  • Lanak bidalketarako baldintza zehatzetara egokitu behar dira.

  • Autore bakoitza gehienez 2 lanetan agertu ahal izango da.

  • Gomendagarria da lan bakoitzeko gehienez 3 edo 4 autorek sinatzea.

BALDINTZA ZEHATZAK

  • Lanak dagokion txantiloian ezarritako irizpideak  jarraitu behar ditu. 

  • Gaztelaniazko idazlanen luzapena gehienez 5000 hitzetakoa izango da, erreferentziak barne. Euskarazko idazlanen luzapena 6000 eta 7500 hitz artekoa izango da, erreferentziak barne.

  • Egileen izen-abizenak eta afiliazioa ez ezik, honako atal hauek ere jaso behar dira idatzizko lan bakoitzean:
    • Izenburua (gehienez 25 hitz)
    • Gaia
    • Laburpena
    • 5 edo 6 gako-hitz
    • Sarrera
    • Metodologia
    • Emaitzak
    • Eztabaida eta Ondorioak
    • Erreferentziak

02.
ERA BIKOITZEKO BERRIKUSPENA ETA IDAZLAN OSOEN ONARPENA

Proposamen bakoitza Batzorde Zientifikoko bi kidek ebaluatuko dute.

Berrikuspena era itsuan epaitua izango da eta balorazio-irizpideak honako hauek izango dira:

  • Kongresuko gaiekin lotura
  • Proposamenaren kalitate zientifikoa.
  • Laburpenaren edukia. Alderdirik garrantzitsuenak aurkezten dira: lan mota, garatzen den esparrua, helburuak, metodologia, emaitzen aurrerapena, etab.
  • Diskurtsoaren ulergarritasuna.

Batzorde Zientifikoak aipatutako irizpideen arabera berrikusiko ditu jasotako proposamenak, eta autore nagusiari proposamenaren onarpena, ez onarpena edo berrikusteko beharra jakinaraziko zaio.

03.
HAUTATUTAKO LANEN ARGITALPENA

Batzorde Antolatzailea, Batzorde Zientifikoak argitaratzeko aukeratutako lanen autoreekin harremanetan jarriko da,  haiek proposatutako aldaketak eta ekarpenak txertatzeko proposatuz. Hobekuntza-lanak egin ondoren, behin betiko testu osoa bidaliko da, argitalpen motaren irizpideetara egokituta.

Batzorde Zientifikoak aipatutako kalitate-irizpideen arabera balioztatuko ditu jasotako proposamenak, eta apirilean zein maiatzean zehar, lan bakoitzaren behin-betiko onarpena zehaztuko da.

Balioztatutako lanak, arlo zientifikoan eragin maila hau duten euskarri hauetakoren batean publikatuak izango dira, beti ere, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

EDITORIALAPOSIZIOA
Aula Abierta

Scopus Q3/JCI Q1

Octaedro

SPI Q1

Revista de Educación Inclusiva

Emerging Sources Citation Index

Tantak (UPV/EHUko Hezkuntza Aldizkaria)

Latindex

Kolaboratzaileak
Antolatzaileak

Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.