Skip to main content

XIX NAZIOARTEKO KONGRESUA eta XXXIX UNIBERSITATE ETA HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN JARDUNALDIAK

AURKEZPENA

Badira 38 urte Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik "Pedagogia Terapeutikoa: Unibertsitateak eta Hezkuntza Berezia" lelopean Unibertsitate eta Hezkuntza Bereziaren II. Jardunaldien antolaketaren lekukoa jaso zuenetik.

2024an berriro ere ekingo diogu XIX. Nazioarteko Kongresua eta XXXIX. Unibertsitate eta Hezkuntza Inklusiboaren Sareko (RUEI) Jardunaldien antolaketari, oraingo honetan “Inklusioaren Bidea Saretzen: Eskola + Komunitatea + Ikerketa” lelopean.

XIX. edizio honen helburua hezkuntza- eta gizarte-testuinguru inklusiboagoen garapena sustatzea da, lau ildotan antolatutako gaiak jorratuz: Eskola inklusiboa, Komunitate-inklusiboa, Metodologia inklusiboak eta Sareak sortzen.

Donostia bezalako hiri abegikor honetatik, Nazioarteko Kongresu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, era batera edo bestera pertsona guztien ekitatearen eta inklusioaren aldeko apustua egiten duten eragileen arteko loturak estutzeko espazio honen parte izan zaitezen.

Kolaboratzaileak
Antolatzaileak

Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.